XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Airea (oxigenoa) beharrezkoa da errekuntzarako, baina ez dago garbi parte hartzen duen.

Erregaia ez da guztiz aldatzen konbustioan; butanoaren errekuntzan sortutako gasetan butano pixka bat ere egongo da, eta errautsak erretako egurraren zati bat dira ez substantzia guztiz berria.

Zaila da errekuntzan ura sortzen dela onartzea.

Izatekotan, erregai bustiak (egurrak, kasu) zeukan ura izan behar du.

Eta onartzen dutenean ere, ez dute uste ur normala, edangarria denik.

Konbustioaren eragilea garra da, eta garrik ez badago, ez dago konbustiorik.

Hori ikasi ondoren, ordea, konbustio guztietan karbono dioxidoa eta ura sortzen direlako orokortze okerra egin dezakete.

Hala, magnesioaren errekuntzan ere karbono dioxidoa eta ura sortuko lirateke.

Aurrideia horiek lantzen eta zuzentzen joango dira unitatean zehar.

Dena den, ikasgai honetan ikasleek laboratorioan denbora dexente pasatuko dutela kontuan harturik, inoiz ahaztu behar ez diren gutxienezko segurtasun-arauak landuz hasiko gara (substantziak nola erabili, kutsadura-arriskuak, isurketak, etab).

Hori izango da unitatearen lehen helburua.

Aldaketa fisikoak eta kimikoak definitu eta bereiztera joko dugu gero, ikasleek erreakzio kimikoaren esanahia ezagutu behar baitute substantzia sinple eta konposatuak bereizi ahal izateko.

Hemen, ikasgelan ikusitakoa eguneroko bizitzan gertatzen diren aldaketa ezagunekin erlazionatzen saiatuko gara.

Ikasleek aldaketa kimikoen ezaugarririk nabarmenenak ondorioztatu beharko dituzte: substantzia batzuk desagertu eta substantzia berriak agertzen dira (aldaketa fisikoak baino materia-aldaketa sakonagoak dira, beraz); zailtasun handiagoa dago hasierako egoerara itzultzeko.

Ikusten denez (nahiz eta, eredua gogoratzeko, aldaketa fisikoak eredu korpuskularraren bidez hasieratik definitu), lehenengo hurbilketa honetan, aldaketa fisiko eta kimikoak bereizteko, deskribapen-maila enpirikoan mugituko gara: transformazio kimikoetan substantzia erreaktiboen propietate bereizgarriak aldatu egiten dira, eta substantzia berriak, propietate bereizgarriak dituztenak, sortzen dira.

Beraz, ikasleek, substantziak berriak diren ala ez jakiteko, ezaugarritu egin behar dituzte beren propietate bereizgarrien bidez.

Esan bezala, ondoren aldaketa kimikoetan zentratuko gara eta, maila enpirikoan jarraituz, substantzia sinpleak eta substantzia konposatuak bereiziko ditugu, beroketaren edo korronte elektrikoaren bidez deskonposatzen diren ala ez.

Garrantzi berezia emango diogu substantzia konposatuak eta nahasteak desberdintzeari.

Erreakzio kimikoekin jarraituz, konbustioak aztertzeari ekingo diogu, deskribapen maila enpirikoan beti ere.

Ez dago esan beharrik erreakzio horiek duten garrantzia eta gizarteko zenbait arazo larrirekin (berotegi-efektua, euri azidoa...) duten zerikusia.